XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni ez naiz lore bat
ez naiz lorea bezala zabaltzen
ez eta lorea bezala hertsitzen
nere usainak ez du lore artean parekorik
eta ez naiz esku artean zimeltzen.

Harkaitz sendo bat naiz
deskansurik gabeko lanarekin
emakume bihurtzen ari dena.

Eredurik ez eta
nigan nitasuna moldaturik
haizeak berak ere
mugituko ez duen nortasuna.

Itsas ertzeko harkaitz sendoa
emakume bihurtzen diharduena
heldutasunaren
sendotasuna izango ote?

Ez naiz lore bat
ez naiz inoiz
inoren esku artean zimelduko.